Batzokiko Udaberri txapelketako finalean da
Ostiral honetan, hilak 21, jokatuko du Batzokikok 2. mailako Udaberri txapelketako finala, gomazko paletan, Azkoitia 1 taldearen kontra. Pagoaga eta Agirrek osatuko dute Batzokikoren bikotea. Txapelketa sendoa egin dute, eta final erdietan erraz nagusitu ziren Soraluzeren kontra: 25-10.
Finala 20:00etan hasiko da, Fanderiako pilotalekuan. Partida bakarrera izango da.