Hilaren 27tik apirilaren 6ra arte liburu eta koadernaketa topaketak egingo dituzte, Arteliburu21 elkartearen eskutik. Bi zatitan banatuko dira, batetik arte liburu eta koadernaketen erakusketak, eta bestetik tailerrak.
Tailerrak martxoko azken astean eta apirileko lehen astean egingo dituzte. Eluska Kortajarena Arteliburu21eko kideak azaldu duenez, edozeinek har dezake parte arte liburuak egiten edo koadernaketan aritua izan ala ez izan. Hain zuzen, asmoa dakitenek parte hartzea eta ez dakitenek ezagutzea dela esan du.
Tailerrak ere ez direla betiko formatukoak izango gaineratu du Luis Barrios lankideak. Informatiboak izango direla gaineratu du, eta ikasleak arte liburuak edo koadernaketan egiten jarriko dituzten arren, informazio zabala emango dietela.
Aurretik, egin dituzte arte liburu eta koadernaketa saioak Merkatuzarren edo San Markon, baina lehenengo aldia izango da halako topaketak egingo dituztela. Hain zuzen, horietatik eratorri da oraingo topaketa Irune Balentziaga Kultura zinegotziaren arabera.
Sariak ere izango dira arte liburuen eta arte koadernaketako erakusketarako lanak aurkezten dituztenen artean.
[box]
Egitaraua
Ostirala, 28
- 17:45: Inaugurazioa
- 18:00: Ur gaineko tinten transferentzia —monotipoa— paperean eta beste material batzuetan. Arte, diseinu eta artisautza lanetarako. Haur zein helduentzako tailerrak. arteliburu21eko lantaldea: Eluska Kortajarena (Arteko Taller), Maialen Arocena, Silvia Schaeffer eta Luis Barrios (Lumar).
- 20:00: Eqalera poésica. Musika eta poesia nahasten dituen ikuskizuna: maitasuna, galdera, desirak, flamenkoa, jazza…
Larunbata, 29
- 10:30: Erretratua gure bidaia koadernoan, Eluska Kortajarenarekin.
- 12: 00: Artisau papergintza. Antzinako teknikak, XXI. mendera eguneratuak. Juan Barbe papergilearekin (Eskulan).
- 17:00: Paperezko liburu, dokumentu eta lanen zaharberritzea. Henar Peso zaharberritzailearekin.
- 19:00: Hitzaldi solasaldia: Liburuaren abentura harrigarria. Papirotik egungo artista liburura. Luis Barriosen eskutik.
- 20:00: Ahozko liburua, Josemari Karrerekin.
Igandea, 30
- 11:00: Artista liburuak koadernatzeko proposamen irekiak. Artistak zehaztutako helburuaren araberako arkitektura, materialak, adierazpideak. Luis Barriosen eskutik (Lumar).
- 18:00: Sekretu belgiarra teknikaren bidezko koadernaketa tailerra. Paper batzuk, kartoiak eta haria baino ez ditugu behar, koadernaketa sendo eta eroso bat sortzeko. Eva Rodriguezen eskutik (Gil de Vert).
Ostirala 4
- 18:00: Litografia. Harri litografiko bitxiaz egindako lanetatik egungo baliabide teknikoetara. Josan Lopez de Pariza litografoarekin.
Larunbata, 5
- 10:30: Testurizazio grafikoa. Denboran izan duen bilakaera… marrazketa-teknikak, materialak, tresnak eta ariketa praktiko oso dinamikoak. Maialen Arozenaren eskutik.
- 12,00: Grabatu kalkografikoa. Jarduera hauek egingo dira: plantxak eratzea, tintak, torkulu bidezko grabatua… Estibalitz Alvarezerekin (Txokolarte).
- 17,00: Argazkia. Sentitzeko modu bat. Ana Diaz argazkilariarekin (Acer.c.Arte)
- 19:00: Mahai ingurua: Zer egin artista libruuarekin eta arte koadernaketarekin? Cristina de la Fuente Arteko Galeria, Detritus artisata, Estibalitz Alvarez grabatzailea (Txokolarte) eta Josan Lopez de Pariza litografoarekin.
Igandea, 6
- 10:00: Kaligrafia. Idazkuntza, gizateriaren oroimena. Sormen-kaligrafia jarduerak. Jesus Patonekin.
- 12:00: Komikia, bederatzigarren artea, istorio hutsa baino gehiago. Jose Manuel Enriqueren eskutik.
- 18:00: Ur gaineko tinten transferentzia —monotipoa— paperean eta beste material batzuetan. Arte, diseinu eta artisautza lanetarako. Haur zein helduentzako tailerrak. arteliburu21eko lantaldea: Eluska Kortajarena (Arteko Taller), Maialen Arocena, Silvia Schaeffer eta Luis Barrios (Lumar).
[/box]