Hilaren 20an eta 27an VIII. Ekozinemaldiaren barruko bi film emanaldi egingo dituzte Irungo Kabigorri Ateneoan, Bidasoko Ekologistak Martxan taldeak antolatuta. Ura da aurtengo zinemaldi ekologistaren gaia, izan ere, hilaren 23a Uraren Nazioarteko Eguna delako, eta ekologia taldearen arabera, “planetako toki ezberdinetan mehatxupean” dagoelako ura.
Irunez gain, Basaurin, Bilbon, Iruñean, Leioan, Lizarran eta Trapagan egingo dituzte Ekozinemaldiaren barruko saioak, denek ala denek gaitzak ura izango dutelarik.
Honakoak dira Irungo emanaldiak:
- Hilaren 20an (ostegun honetan), 19:30ean, Kabigorrin: Iguazuko zentral hidroelektrikoaren kaltetuan erreboltaren kronika (Brasil, 2013; 8 minutuko lana da), eta Damocracy filma (Brasil-Turkia, 34 minutukoa).
- Hilaren 27an (datorren asteko ostegunean), 19:30ean, Kabigorrin: Botilako uraren historia (AEB, zortzi minutuko lana da), Tapajós-eko zentral hidroelektrikoaren kontraesanak (Brasil, 2012, 10 minutukoa da), eta Agua propia, negocio ajeno (Uruguay, 2012, 23 minutukoa da).