Larunbatean Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen dela baliatuz, programazio berezia antolatu du Itsas Gela elkarteak
Mater itsasontzian. Ostegunean, 18:30ean, Anunciatako ikasleek hitzaldia eskainiko dute iturri publikoen inguruan. Ostiralean, berriz, tailer didaktikoak prestatuko dituzte Pasaiako ikastetxeetako ikasleentzat. Larunbaterako irteera antolatu dute. 12:00etan
Mater itsasontzitik abiatuko dira Pasaiako itsasargiak ezagutzera. Azkenik, igandean, Pasaiako itsas hondoen garbiketa egingo dute, urpekari boluntarioen laguntzaz. Interesdunek Itsas Gelarekin harremanetan jarri behar dute, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituz partaidetza konfirmatzeko, ostirala baino lehen. Jarduera honetan urpekari moduan parte hartzeko beharrezkoa da urpekari asegurua eguneratua izatea eta bakoitzak bere ekipoa eramatea. Botilak doan emango ditu Gipuzkoako Urpekaritza Federazioak.