Oiartzungo el-Watan elkarteak Sahararen aldeko astea antolatu du eta horren haritik hainbat jarduera antolatu ditu. Bihar, hilak 19, Karanba taldeak antzerkia eskainiko du herriko bi ikastetxeetan; Elizalde Herri Eskolan 10:30ean izango da emanaldia eta Haurtzaro Ikastolan 11:30ean.
Ostiralean, hilak 21, Oiartzun eta Tichla herrien artean hitzarmena sinatuko dute; Oiartzungo Udaleko ordezkariak eta Mohamed Fadel Beiruk Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkaria izango dira bertan. Udaletxeko areto nagusian izango da hori, 19:00etan. Gero, Mohamed Fadel Beiruk-ek hitzaldi bat emango du Sahararen egoera azalduz eta familien beharra nabarmenduz zein zorionduz.
Hori bukatuta, 21:00etan, Saharako jakiez gozatzeko aukera izango da Ibargain elkartean. Txartelak 12 eurotan daude salgai; joan nahi izanez gero, 605 713 692 zenbakira deitu behar da.