Errenteria-Oreretako mugimendu feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, Mungian emakume bat hil dutela salatzeko. Bihar izango da, 19:30ean, Niessen merkataritza zentroaren atarian. Oarsoaldeko lau udaletako Berdintasun sailek bat egin dute eskualdeko talde feministek zein emakume taldeek egindako deialdi guztiekin.
Horrelako gertaerak ezin direla gertatu adierazi dute lau udalek, eta horien kontrako konpromisoa berretsi dute. Konpromiso bera eskatu diete gainerako erakunde zein herritarrei ere, “guztion konpromisoa ezinbestekoa baita gizartean dugun gaitz hori deuseztatzeko”. Era berean, elkartasuna adierazi diote emakumearen familiari.
Atzo aurkitu zuten emakumearen hilotza, Mungian (Bizkaia), eta bikotekide ohia atxilotu dute. Gizonak genero indarkeriagatik aurrekariak zituen, baina aurrez beste bikotekide batekin izandako harremanean izan ziren. Biktimak ez zuen inoiz salaketarik jarri. Informazio gehiago:
www.berria.info-n.