Urdaibai izan da jaun eta jabe San Pedroko estropadan
Larunbatean jokatu zen San Pedron traineruen denboraldia hasi aurreko azken estropada, eta test interesgarria izan zen udarari begira. Urdaibai izan zen erlojupekoan jaun eta jabe, eta hamar segundoko aldea atera zion Hondarribiari, bigarren sailkatuari. San Pedrok estropada txukuna egin zuen, eta laugarren postuan helmugaratu zen, Portugaleteren atzetik, eta liderretik hamazazpi segundora. San Juan zazpigarren izan zen, Orio eta Zierbenaren atzetik, eta Trintxerpe hamahirugarren.