Ukrainako egoera aztergai izango dute Irunen
Askapena Euskal Herriko Erakunde Internazionalistak antolatuta, hitzaldia emango du hilaren 22an (larunbata da) Txente Rekondo nazioartearen analistak Ukrainako egoeraz gogoeta egiteko. Hazia elkartean izango da, 19:00etatik aurrera. Inperialismoaren aurrean, altxa munduko herriak lelopean egituratu dute hitzaldia, eta Rekondok “Ukrainako estatu kolpearen” gaineko argibideak emango ditu.
Ondoren, 2014ko brigaden berri emango dute Askapenako kideek.