Udako oporretan izena emateko epea zabalik, gaurtik
Gaur hasi eta hilaren 28ra arte egongo da aukera udako oporretan izena emateko. Aurten, izena emanez gero, plaza ziurtatuta edukiko dute haur guztiek, kanpaldietara joaten direnek izan ezik. Horien kasuan plaza mugatuta dago.
Era berean, behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko begiraleak jartzeko aukera izango dela aurreratu du Gazteria Sailak.
Izena emateko, Gazte Informazio Bulegotik pasatu beharko da, astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.