Seme-alaben kirol klaseetan parte hartu ahal izango dute gurasoek
Martxoaren 19ko aitaren egunaren haritik (asteazkenean da), gurasoek seme-alaben dituzten ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute Galtzaraborda nahiz Fanderiako kiroldegietan. Igeriketa eta karate ikastaroak prestatu dituzte.
Horrenbestez, gurasoek ekintza horiek gertutik ikusteko aukera izango dutela adierazi dute kiroldegien arduradunek.