Popayaneko gastronomiari buruzko hitzaldia Klinken, asteartean
Hondarribiko Ondareen II. Foroaren barruan Popayan (Kolonbia) hiriko gastronomia landuko dute hitzaldi batean asteartean, hilak 18, Klink elkartean. Hitzaldiaren goiburua UNESCOko hiri sortzaileak, Popayaneko esperientzia izango da eta Popayaneko Camino Real hoteleko Edgar Simmonds sukaldaria eta Gastronomia Korporazioko presidentea izango dira hizlariak. 18:00etan hasiko da.