Martxoaren 23a giza katean izena emateko eguna
Gure Esku Dagok deialdi berezia egin du igande honetarako, martxoak 23, giza katean izena emateko, bai Errenteria-Oreretan eta baita Euskal Herri osoan ere. Ekainaren 8an egingo dute Durango eta Iruñea batuko dituen giza katea.
Foru plazan duen bulegoaren parean egongo dira, 12:00etatik 14:00etara, eta musika eta bestelakoak izango dira goiza girotzeko. Ekaina urrun ikusten dela adierazi du Gure Esku Dagok, baina azken unera arte ez itxaroteko eskatu die herritarrei: “Gero eta herritar gehiago ari da ekimen honekin bat egiten, eta hori ikusarazi behar da”.
Egun horretan norbaitek pasatzerik ez balu, astelehenetik larunbatera dago zabalik bulegoa 18:00etatik 20:00etara eta 11:30etik 13:30era (larunbatean).