Bigarrenez bildu ziren lehengo larunbatean hamarnaka antxotar Luzuriagako bulegoen eraikina izandakoa auzolanean garbitzera. Begi-bistakoa da jada egin duten lana, eta zita berria ere luzatu dute. Asteazkenean 16:00etan bilduko dira garbiketarekin jarraitzeko. Animatzen direnei lanerako arropa eta eskularruak eramateko eskatu diete, eta garbiketa eta konponketa lanetan erabilgarri izan daitekeen edozein materiala eramateko eskatu dute.
Tania Trecet
Luzuriagako bulegoen erakina txukundu eta antxotarrentzat erabilgarri jarri nahi du
Luzuriaga martxan iniziatibak, barrutiko behar soziokulturalei erantzuna emateko moduan. Aldarrikapena ez da berria, baina eskumena duten erakundeek gaiari ez diotela eusten ikusita lanari ekitea erabaki dute Luzuriaga martxan iniziatiban bildu diren herritarrak.