Guardia Zibilak onartu du berak eragin zuela Jaizkibelgo sutea
Lehergaiak suntsitzen ari zirela sortu zen sua, Guardia Zibilak Gobernuaren Delegazioren bitartez azaldu duenez. Diputazioak salatu zuen lehengo ostiralean Gurdia Zibila izan zitekeela sutearen eragilea, eta handik gutxira onartu zuen gorputz armatuak. Sutea lehengo astelehenean piztu zen, eta 5,5 hektarea ote erre ziren tiro eremuaren inguruan, Pasaiako Amaotz inguruan. Diputazioak babestutako zonaldea dela gogoratu eta fauna eta landaretza kaltetu izana deitoratu zuen. Bide batez, eta halakoak saihesteko Espainiako Gobernuari zona militarra deuseztatzeko eskatu dio Foru Aldundiak.