Claudia Behobide bigarren izan da Donostiako Udaberri Lasterketan
Claudia Behobide hondarribiarrak bigarren postuan bukatu zuen atzo Donostiarrak Kirol Klubak antolatutako 10 kilometroko Udaberri Lasterketa eta Sandra Piera irundarra laugarren izan zen. Mutiletan, Xabier Lukin errenteriarra izan zen Oarso Bidasoko lehen lasterkaria, bosgarren.
Claudia Behobide hondarribiarrak bigarren postuan bukatu zuen atzo Donostiarrak Kirol Klubak antolatutako 10 kilometroko Udaberri Lasterketa. Aurtengo ekitaldiaren aurkezpena egin zutenean antolatzaileek ‘1’ dortsalarekin saritu zuten hondarribiarra, Donostiarrari dion fideltasuna eskertuz, eta Behobidek podioa zapalduz itzuli zien keinua antolatzaileei.
Inma Pereirok irabazi zuen emakumeen proba 36:43 denborarekin. Bigarren posturako lehia gogorra izan zen eta azkenean Behobiderentzat izan zen (37:55), Izaro Rubio ordiziarra baino bi segundu lehenago sartuz. Sandra Piera irundarra laugarren sartu zen helmugan.
Mutiletan, Ander Sagarzazu donostiarrak irabazi zuen 2014ko Udaberri Lasterketa, 31:43 denborarekin. Xabier Lukin errenteriarra bosgarren sailkatu zen; irabazleak baino 55 segundo gehiago behar izan zituen Lukinek probako hamar kilometroak burutzeko.
Orotara, 1265 korrikalarik parte hartu zuten Donostiarrak kirol klubak antolatzen duen Udaberri Lasterketako aurtengo ekitaldian.