Bi antzezlan iragarri dituzte asteburu honetarako Antxoko kultur etxean. Larunbatean, 18:00etan, Maddi eta Antton aurkeztuko dute. Harrerari buruzko antzerkia da larunbatekoa. Igandean, berriz, eta Metrokoadroka sortu berriaren ekimenez, Zertarako hegoak antzezlana taularatuko dute. 19:00etan izango da emanaldia, kultur etxean.
Bi antzezlan iragarri dituzte asteburu honetarako Antxoko kultur etxean.
Pasaiako antzerki eskolak antolatu ditu emanaldiak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin “antzerki zaletasuna herritar guztien artean” sustatu asmoz.
Larunbatean, 18:00etan,
Maddi eta Antton aurkeztuko dute. Harrerari buruzko antzerkia da larunbatekoa,
Zuondoan elkarteak sustatuta. Gizartean ezezagun diren gaiei oihartzuna emateko asmoz sortu zuten 2013. urtean Zuondoan elkartea. Harrera familien errealitatea gizarteratzea da elkartearen lehen proiektu honen helburua. Horretarako, haurrei zuzendutako
Maddi eta Antton antzezlana eta
Gu ere harrera familia gara dokumentala sortu dituzte.
Igandean, berriz,
Zertarako hegoak antzezlana taularatuko dute. 19:00etan izango da emanaldia, kultur etxean.
Zertarako hegoak antzezlana Metrokoadroka taldeak sortu zuen, Berriaren X. urteurrenaren harira, iazko udaberrian. Antzezleak Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega, Joseba Roldan dira eta testuaren egilea Oier Guillan. Zuzendaritza, berriz, Dejabu panpin laborategiarena eta Jabi Barandiaranena.
<http://www.youtube.com/watch?v=hqv18Xe_LWEhttp://>