Gaur izena eman daiteke Gure Esku Dago-ren giza-katerako
Gure Esku Dago-k ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo duen giza-katerako izena emateko aukera izango da gaur Bidasoan. Goizean, Irungo San Joan plazan jarriko dute informazio mahaia, 11:00etatik 13:30era, eta arratsaldean Hondarribiko Butroi pasealekuan, 17:00etatik 19:00etara. “5 euroren truke metroa eta antolakuntzak banatuko duen poltsa eskuratuko duzue”, esan dute antolatzaileek.