Zine-foruma izango da gaur, 'Cosas de mujeres' filmarekin
Martxoaren 8ko egitarauari zine-forumarekin emango diote bukaera. Coky Giedroyc zuzendariaren Cosas de mujeres (Women Talking Dirty jatorrizko izena) filma proiektatuko dute udaletxeko areto nagusian, 17:00etan. Filmak erabat desberdinak diren bi emakumeren istorioa kontatzen du. Laguntasun harreman estu bat hasten dute, baina patua euren bideetan gurutzatu eta aurreikusiezinezko gertaerak pasatzen zaizkie.
Bestalde, gaur da HELTAko eskulanen erakusketa ikusteko azken eguna. Erakusketa Manuel Lekuona bibliotekan dago jarrita, 17:00etatik 19:30era.