Herriko jaien bueltan argitaratzen den
Oarso aldizkaria prestatzen hasi dira Errenteria-Oreretan. Errenteriarrentzat interesezkoak izan daitezkeen gaiak jorratu nahi duen orok parte har dezake aldizkariaren egituraketan, baina aurten gai berezia iradoki dute arduradunek: ibaiak eta errekak, bai ikuspegi fisikotik nahiz metaforikotik. Aldizkarian ohikoak diren beste gaietarako ere zabalik daude, hala nola, oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak, edo kontsiderazio berezia izan dutenak; ateak itxi dituzten jatorriko zaharreko denden gaia ere landu nahi lukete.
Aldizkariaren gaineko argibide gehiago
udalaren webgunean aurki daiteke. Bestela,
aldizkariaren posta elektronikora idatzita edo 943 44 96 10 eta 943 44 96 26 telefono zenbakietara deituta informazioa lor daiteke.