Leopoldo Maria Panerori omenaldia, Eroen Itsasontzian
Zendu berri den Leopoldo Maria Panero poetari omenaldia egingo diote bihar Eroen Itsasontzian. Elba Martinezek zuzendutako Merienda de negros dokumentala proiektatuko dute, 22:30ean. Sarrerak 3 euro balio du. Eroen Itsasontzia Trintxerpeko kaian dago. Elba Martinez artista plastikoa da eta 2003an zuzendu zuen Panerori buruzko dokumentala. Sortzailearen arabera, Paneroren begiek zer begiratzen zuten hausnartzera gonbidatzen du dokumentalak.