Elikadura ekologikoari buruzko hitzaldia, Uztargin
Uztargi Haur Eskolako familiei zuzendutako hitzaldia izango da, astelehen honetan, hilak 17, haur eskolan bertan. Ekolapiko egitasmoarekin bat egin du Uztargik, eta baserrian ekoiztutako eta ekologikoak direnak jangeletan txertatzea du helburu.
Hain zuzen, asteleheneko hitzaldian haurren elikadura ekologikoa izango dute ardatz. Sabrina Patok emango du, Ekolapikoko elikadura hezitzaileak.