Ekainaren 8ko giza-katerako izena emateko mahaia jarriko dute Butroi pasealekuan larunbatean
Gure Esku Dago plataformaren Hondarribiko taldeak informazio mahaia jarriko du larunbat honetan, hilak 15, Butroi pasealekuan, 17:00etatik 19:00etara. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza-katean parte hartzeko izena emateko aukera izango da bertan. “5 euroren truke metroa eta antolakuntzak banatuko duen poltsa eskuratuko duzue”, esan dute antolatzaileek.
Hondarribiari giza-katearen 105. kilometroa egokitu zaio, Arakilen (Nafarroa), eta hara joateko autobusak jarriko dituztela jakinarazi du Gure Esku Dagok. Egin dituzten kalkuluen arabera 400 hondarribiar behar dituzte ekainaren 8rako.