Egoiliarren txartelari buruzko bilera informatiboa asteazkenean
Pasaiako Udalak hainbat gune egokituko ditu egoiliarrek autoa uzteko aukera izan dezaten. Aparkalekuak egokitzeko hainbat lan egingo dituzte, eta lan horiek azkartzeko helburuz, udalak bilera informatibo bat deitu du asteazkenerako, lanen exekuzioa nola izango den eta aparkatzeko plaza hauek nola arautuko diren azaltzeko. Bilera berean, txartelaren beraren erabilera nola izango den jakinaraziko da. Bilera 19:30ean hasiko da, Pasai Antxoko kultur etxean.