Aktorea eta maskara deitutako ikastaroa antolatu du Dejabu panpin laborategiak. Maskara baten oinarrizko printzipioak ezagutuko dituztela aurreratu du Dejabuk: “Antzezleari eskatzen dizkion erritmo, energia, joko eta irudimen mailan sakonduko da, batez ere maskara neutroak, larbarioak eta maskara erdiak—edo komedia maskarak— oinarri hartuta”.
Ikastaroa apirilaren 11, 12 eta 13an izango da Errenteria Hiria Kulturgunean. Roger Ribo antzezle, antzerki zuzendari eta irakasleak gidatuko dute. Bera London International School of Performing Arts (LISPA) eskolan Antzerki Fisiko eta Sormenean titulatua da, eta Jaques Lecoq-en pedagogian oinarritutako Pedagogical Trainning kurtsoan diplomatua. Egun Bartzelonako Espai en construcció antzerki eskolako zuzendari da.
Hilaren 23ra arte eman ahal izango da izena, eta antzezle, zuzendari, dantzari, eta oro har, gorputz adierazpena eta sormena landu nahi duen orori zuzenduta dagoela aurreratu du Dejabuk. 70 euro balio du. Izen ematea eta informazioa:
www.antzerkilabea.com edo 675703444 (Miren).