Gaur hasi dira Artiolaren artisauentzat zuzenduriko II. Gaurkotze Jardunaldiak
Artisau tailerra optimizatzen lelopean. Iazko jardunaldien arrakastaren ostea
Idoia Oiarbideren tailerra, fiskalitateari buruzkoa
n,
diseinu eta berrikuntzan oinarritu zirenak, aurtengo jardunaldiek artisau-lanaren emaitzekin harremana duten ekintzak izango dira ardatz. Merkatuzarren egite ari dira jardunaldi horiek
Inaugurazio ekitaldiaren buru izan dira Artiolako ordezkaritza —Jone Idiazabal—, Errenteriako Udaleko Kultura zinegotzia —Irune Balentziaga— eta Oscar Usetxi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko Zuzendari Nagusia. Inaugurazioaren ondoren, Iñaki Mujikak, TKNIKAko zuzendariak, artisautzan teknologia berrien erabilerari buruzko hitzaldi batekin eman dio jarraipena hasiera emate ekitaldiari.
Horren ondoren, lehen tailerra hasi da. Idoia Oiarbidek fiskalitateri buruzko xehetasunak eman dizkie bertan izan diren artisauei.