Batzar jendetsua egin zuten atzo iluntzean Luzuriaga Martxan iniziatibaren inguruan bildu direnek, eta zita berri bat jarri dute. Biharko geratu dira, 09:00etan, Luzuriagako bulegoen eraikinean hasitako garbiketa lanekin jarraitzeko. Jendeari bertaratzeko deia luzatu nahi diete, eta, bide batez, lanerako arropa eta eskularruak eramateko ohartarazi dute. Modu berean, lanerako tresnak dituztenei eramateko eskatu diete; porlana, adreiluak, palak, porrak, zizailak… denetik behar dutela jakinarazi dute, eta bakoitzak lor dezakeena eramateko eskatu dute.