Bukatu da Madrilen 35/02 sumarioaren epaiketa, Herriko tabernen auzia bezala ezagunagoa. Horren harira elkarretaratzea egin zuten atzo Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, eta ondoren Landare elkartearen aurrean argazkia atera zuten bertan izan zirenek. Landare elkartea eta Idoia Arbelaitz auzipetuta egon dira epaiketa horren barruan, horregatik atzoko pankartan Landare,
Idoia eta euskal gazteria libre leloa erabili zuten.

Elkarretaratzea Herriko Plazan