Ez da maila jakinik behar
Hondarribiko Jaitzubia auzoko hipika zentroak udalekuetarako izena emateko epea ireki du, zazpi urtetik gorako haurrentzat. Hipikako arduradunek azaldu dutenez, “zaldiketa eta jarduera gehigarri ugari egin ahal izango dira, hipika leku pribilegiatuan dagoela aprobetxatuz”. Zaldiketa-maila jakin bat izatea ez da beharrezkoa, gaineratu dutenez: “nahikoa da ikasteko gogoa eta gure zaldiekin eta poneyekin eta egin ahal izango dituzten jarduera gehigarri guztiekin (hondartza, surf, eskalada,…) gozatzeko gogoa edukitzea”. Interesdunek
Jaizubia Hipikako webgunean lor dezakete informazio guztia.