Irungo EH Bildu, HAPOari buruz: "Beste era batera egin behar dira gauzak"
Irungo EH Bilduk udal gobernuaren Hiri Antolamendu Plan Orokorrari buruzko kontrako botoa emango du gaur. Hala jakinarazi zuen atzo Oinatz Mitxelena koalizioaren udal taldearen eledunak. Haren esanetam, “beste era batera egin behar dira gauzak”, eta gaurko udalbatzarrean horren adibideak emango dituela jakinarazi zuen, eta horren harira etxebizitza, azpiegitura, ekipamendu edo ingurumen gaietan gauzak “beste era batera” egin daitezkeela berretsi zuen.
2011ko dokumentua onartu zenetik hura gutxi aldatu dela esan zuen ere Mitxelenak, baina hiriko biztanleen nahiz hiriaren beraren beharrak asko aldatu direla jakinarazi zuen, eta hori proposamen berrian ez dela agertzen nabarmendu, “hala ere, dokumentua irekia dago eta ildo horietan lanean jarraituko dugu”. Aldeko iritzia du EH Bilduk, ordea, planean genero ikuspegia kontuan hartu delako, “baina hori herritarren parte hartzeagatik izan da, Hiri Debekatuaren Mapa kasu”.