Irungo EAJ, HAPOaz: "Hiritarrek egindako ekarpenek HAPOa aberastu dute"
Gaurko udalbatzarrean EAJk HAPO proposamenaren alde egingo du, horren aspektu gehienekin bat egiten duelako. Eta nabarmendu du “hiritarrek egindako ekarpenek” aberastu egin dutela proposamena. Baina hainbat gairen gaineko ñabardurak eman nahi izan ditu Xabier Iridoy alderdiaren udal eledunak. Batetik, Txenperenea eta Iparralde-Gal eremuetako asmoei dagokienez esan du ahalik eta azkarren egin behar direla, lehenengoaren kasuan hegoaldeko ingurabidearekin finantzatu behar direlako bertako lanak, eta etxebizitzak aurreikusten direlako bertan. Iparralde-Gal eremuari buruz, bertako pilotalekua lehenago egion beharko litzatekeela uste du.
Egin beharrekoen artean San Miguel-Anaka, Iparralde-Gal, eta Korrokoitz-Papinea eremuetako aktuazioak lehenetsi ditu EAJk, eta Hiri Debekatuaren Mapa ekimenean egindako lanaren ondorioz HAPOan emakumeen ikuspuntua agertzen delako gustura agertu da.