![Irrizale izendapena jaso du Koldo Mitxelena ikastetxeak](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2014/03/Bakarkako-argazkia-300x200.jpg)
Irrizale izendapena jaso du Koldo Mitxelena ikastetxeak
Irrien Lagunak proiektua eta
Irria aldizkariaren sustapenean bidelagun izan diren udal, ikastetxe, enpresa eta bestelako eragileei eskerrak emateko banatu zituzten joan den otsailaren 20an Irrizale izendapen ekitaldia, eta horien artean, Errenteria-Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxea izan zen hautatua.
Koldo Mitxelena ikastetxeak proiektua sinetsi duela adierazi dute bertako ordezkariek. Zentzu horretan,
Irria aldizkariaren harpidedun izateaz gain, herri mailan proposatzen diren ekintzetan laguntzen dutela gogorarazi dute, instalazioak utziz, zirkularrak banatuz eta ikasleak bertan parte hartzera animatuz.