"Gehiengo sozialaren iritzia entzuteko" exijitu dio PSE-EEk Pasaiako alkateari
PSE-EEren arabera, parte hartzearen ikuspuntutik atzo Trintxerpen atez atekoaren kontra egin zen manifestazioa “erabat arrakastatsua” izan zen. Hori dela eta, “Pasaiako PSE-EEk beren babesa, aitortza, eta zorionak helarazi nahi izan dizkie atzo Trintxerpen atez atekoaren kontra manifestatu zirenei”. Horrez gain, pasaitarren gehiengo sozialaren borondatea errespetatzeko eskatu diote alkateari, atez atekoaren bilketa sistema ezartzeari uko egiteko eta bosgarren edukiontzia ezartzeko eskatu.
PSE-EEren arabera Bilduk eta Ezker Anitzak duten gehiengo politikoak ez du ordezkatzen gehiengo soziala. Hori dela eta pasaitarrak mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu.