Gaur, hiriko plan orokorra aztertuko dute Irunen
Gaur, 19:00etatik aurrera, Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra (HAPO) aztertzeko eta behin-behineko onespena emateko ez ohiko udalbatzarra egingo dute Irungo udaletxean. Gai bakarra da hori, baina garrantzia handikoa da hiriaren hirigintza antolamendurako.