Duintasunaren alde Madrilera joatera deitu du Oarso Taldeak
Autobusak antolatu ditu Oarso Taldeak Madrilera joateko, hilaren 22rako (larunbata). Egun horretan, estatutik aterako diren duintasun martxak Madrilen batuko dira, zorraren ordainketarik ezetz esateko, murrizketa gehiago ez egiteko exijitzeko, Troikaren gobernuei alde egiteko esateko eta “denentzat ogia, lana eta bizitokia” eskatzeko.
Errenteria-Oreretatik aterako diren autobusetan izena emateko Mikelazulo, Arkaitza, Landare eta De Cyne Reynan eman beharko da izena. Horretarako azken eguna datorren astelehena (hilak 17) izango da.
Egun horretan, 08:00etan aterako dira Panierreko zubitik.