Atez atekoaren kontrako mobilizazioak Trintxerpen eta Antxon
Trintxerpeko bizilagun talde bat deituta manifestazioa egin zuten atzo Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistemaren kontra. Gudarien Enparantzatik abiatu zen manifestazioa, eta barrutiari bira emanda San Pedroko biribilgunerainoko tartea osatu zuten. Antolatzaileek asteazkenero manifestatuko direla iragarri zuten, 19:00etan, Gudarien Enparantzan, eta Antxon, gauza bera egingo dutela iragarri, ostiraletan, 19:00etan Gure Zumardian.