Trenbidearen pasagunea kentzeko eskatu du PSE-EEk
PSE-EEk mozio bat aurkeztu du, eta bertan, Gaztaño eta erdigunearen artean dagoen trenbidearen pasagunea kentzeko eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari. Modu horretara, gidari eta oinezkoen segurtasuna hobetuko litzatekeela iritzi dio.
PSE-EEk gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko partida bat onartu du aurrekontuetan, baina hori Durangoko Zarabarra eta Alluitz pasaguneak kentzera bideratuko dute. Gipuzkoan ere inbertsioak beharrezkoak direla adierazi du talde sozialistak, arazo bera duten hamabost herri daudela kontuan hartuta.