Lau odol emaile berri daude Antxon
Odol emaileen elkartea pozik da Antxon. Otsailean aspaldiko partez lagun asko joan omen ziren odola ematera, horietatik lau emaile berriak, eta elkartetik zoriondu nahi izan dituzte Antxotarrak. Guztira, 250 odol emaile daude Pasai Antxon. Hurrengo zita, datorren asteazkenean da, hilaren 19an, 18:30etik aurrera, Osasun Zentroan. Hilero luzatzen dute hitzordua, hirugarren asteko asteazkenetan.