Elkarretaratzea Doneztebe plazan
Hamarnaka oiartzuar Doneztebe plazan elkarretaratu dira
Herriaren Girizia libre lelopean. Gaur bukatu da bost hilabete pasatxo iraun dituen 35/02 sumario barruko epaiketa,
herriko tabernen auzia izenez ezaguna. Rufi Etxeberria eta Girizia elkartea auzi horretan epaitu dituzte.
Elkarretaratzean Girizia elkarteko kideek hartu dute hitza eta auziak hamar urte baino gehiago iraun dituela gogorarazi dute. Auziak “bi milioi eurotik gorako gastua” eragin duela adierazi dute. Herritarren erantzuna ona izan dela nabarmendu dute eta antolatutako ekimenetan jendeak parte hartu duela: bazkaria, argazkia, zapiak…
Epaiketa bukatuta epaiaren zain geratzea falta da, “ezin da jakin zein izango den sententzia”.