Gipuzkoako Joko Garbiko finalak Oiartzunen jokatuko dituzte
Aurtengo Gipuzkoako Joko Garbiko finalak herrian bertan jokatuko dituzte, larunbatean, Madalensoro pilotalekuan. 17:00etan Gazte Mailakoak arituko dira, Zubieta Oiartzungo Txosten kontra, eta 18:00etan Helduen Mailakoak Zubieta Behar Zana taldeen artekoa. Txistulariek eta dantzariek ere giroa jarriko dute finalean eta horrez gain antolatzaileek meriendatxo bat ere eskainiko diete pilotariei zein ikusleei.
Dena ez da hor bukatuko baina. Peio Etxeleku Txosteko pilotari eta entrenatzaileari ere omenaldia egingo diote, hamar urteetako “lan aparta” eskertzeko asmoz.