Lau mailatan frantsesean trebatzeko ikastaroak abiatuko ditu Bidasoa Bizirik Bidasoko garapenerako elkarteak. Hilaren 31an hasiko dira lau maila horietako eskolak, El Espazio gunean. Honakoak dira ikastaroak:
- Bizirauteko oinarrizko kit-a: hizkuntzaz deus ere ez jakin eta lehen hurbilketa bat eduki nahi dutenentzat.
- Frantsesa zure lanbiderako, A1 maila: hizkuntzari buruzko nozio bat duten eta hori eremu profesionalerako indartu nahi dutenentzat.
- Moldatu frantsesez zure lan eremuan, A2 maila: aurreko mailaren xede berbera du, baina hizkuntza hobetu ezagutzen duten pertsonentzako da.
- Ostalaritza eta merkataritza: sektore horietan aritzen diren pertsonentzako modulu espezifikoa da.
Izena ematen dutenen maila zein den jakiteko aurretik proba bat egingo diete interesdunei, elkarrizketa modura. Horrela taldeak homogeneoak eta orekatuak izan daitezen. Horrela, izena emateko, 943 63 31 60 telefono zenbakira deitu, edo
El Espazioren webgunean sartu behar da.
Bidasoan frantsesaren erabilera hainbat sektoretan aipagarria da. Hori indartzeko antolatu ditezte Hondarribiko eta Irungo udalek Bidasoak Bizirik-en bidez. RESOT Gizarte Erantzukizunari Buruzko Mugaz Gaindiko proiektuari esker egin ahal izango da.