Ezker Anitzak hondakinen kontura manipulatzeari uzteko exijitu dio EAJri
“Udalean legitimoki gehiengoa duen ordezkaritzak hartutako erabaki bat ezin da inolaz ere inposiziotzat hartu”. Hala uste du Ezker Anitzak eta horregatik hondakinen kontura manipulatzeari uzteko exijitu dio EAJri. Ezker Anitzak gogoratu duenez, EAJk, PSE-EEren eta PPren laguntzaz Gipuzkoan erreferendumak debekatzen dituen araua aprobatu zuen 2010ean, eta zentzu horretan, gogoratu du azken udalbatzarrean Ezker Anitza gaikako bilketaren gaineko erreferenduma egiteko prest azaldu zela “beti ere pasaitarrak sistema zuzenean ezagutzeko aukera izan ondoren”. EAJk udalbatzarrean gaiaren gaineko bere jarrera ez zuela agertu dio Ezker Anitzako Xabier Pombok: “zoritxarrez, EAJk ez zuen bere jarrera agertu kontu honetan, derrigorrezko bostgarren edukiontziaren gaineko iritzia agertu ez duen bezala, ez eta benetan eraginkorrak direla frogatu duten bilketa moduen gianean. EAJ Pasaian hondakinen bilketa selektiboaren aferan “arduragabekeriaz” jokatzen ari dela uste du Ezker Anitzak.