Ez ohiko batzarra deitu du Pasaia Kirol Elkarteak
Zuzendaritzak eta presidenteak uztailetik aurrera kargua utziko dutela jakinarazteko ez ohiko batzarra deitu du Pasaia Kirol Elkarteak hilaren 28rako. Gai bakarra jorratuko dute:presidente eta zuzendaritza berriaren hautaketa. 19:30erako egin dute lehen deialdia, eta 20:00etarako bigarrena. Ohi bezala, San fermin elizako sotoan bilduko dira.