Hurrengo ostegunean eta ostiralean (hilak 19 eta 20) ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Oiartzo Batxillergo Ikastolan. Bi egunetan, 18:30etik aurrera egongo dira ateak zabalik.
Autobusak ere jarri dituzte Oiartzunen, hilaren 19an (asteazkena), 18:10ean, Beheko plazan (Xorrolaren geltokian), eta Errenteria-Oreretan, hilaren 20an (osteguna), 18:20ean, Tulle kalean.
Hainbat batxilergo mota eskaintzen dituela jakinarazi du Oiartzok, eta horiek unibertsitatera edo Goi Mailako ziklo bat egitera “formazio kualifikatuz iristeko” aukera ematen dutela.
Informazio gehiago: 943 52 38 04 telefono zenbakian edo
oiartzo[a bildua]ikastola.net posta elektronikoan.