Arcelor Mittalen etengabeko esportazioek eraginda, %20an egin du gora portuko trafikoak lehen bi hilabeteetan, Portu Agintaritzako iturriek jakitera eman dutenez. Burdingintzako produktuen trafikoak %34,4koa da urtarriletik hona, hau da, 194.499 tona garraiatu dituzte. Iaz, epe berean, 144.821 tona mugitu zituzten.
Antzera gertatu da txatarrarekin. Trafikoa %24,47koa izan da lehen bi hilabetetan, hau da, 74.920 tona. Iaz, epe berean 60.193 tona mugitu zituzten.
Altzairuzko bobinen trafikoak ere eragin du gorakadan. Bi hilabetetan 78.000 tona inportatu dituzte.
Beherakaden atalean, autoen trafikoa aipatu behar. Bi hilebeteko epea %14,56 egin du behera. Hala ere, Portu Agintaritzak uste du kopuruak gora egingo duela datozen hilabeteetan. Izan ere, 2014 urterako aurreikuspenetan, Portuak trafikoen gorakada aurten %10ekoa izango dela jaso du, eta orain arteko datuen aurreikuspen hori baieztatzen dutela eman dute aditzera. Zehaztu dutenez, urtarrilean eta otsailean, trafikoa 518.041 tonakoa izan da. Iaz epe berean 429.993 tona mugitu zituen portuak.
Jatorria eta jomuga
Alemania, Herbehereak, eta Errusia dira inportazio handienak egiten dituzten herrialdeak, eta esportazioetan Erresuma Batuak jarraitzen du izaten jaun eta jabe. Pasaiatik irteten den trafiko osoaren %45 doa Erresuma Batura.
Arrantza sektoreak, harrapaketen kopurua behera egin du beste behin, baina lonjako prezioak, aldiz, 58 egin du gora.
Altzairuzko bobinak

Altzairuzko bobinak