Merkatu txikia sutean kaltetutakoekin elkartasunean
Trintxerpeko Urtezaharreko sutean kaltetutakoen beharrak asetzeko asmoz, gauza piloa jaso zituzten ondorengo egunetan Ziriza etxean. Kaltetutakoek behar zituzten guztiak jaso ondoren, hamaika jantzi, produktu eta bestelako produktu geratu dira soberan, eta horiekin guztiekin azoka txikia antolatu dute astebururako, merke-merke jarrita, ahalik eta gehien saldu, ea kaltetuentzako dirua bildu asmoz. Ostiralean, 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute azoka; larunbatean, 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandean, azkenik, 11:00etatik 14:00etara.