Lehengo menstruazioa eta kontrazepzioa hizpide
Nerabezaroaren atarian dauden alabak dituzte gurasoei zuzenduta hitzaldia antolatu du Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak. Marilde Osa doktoreak Menarkia: lehengo menstruazioa eta kontrazepzioa hitzaldia eskainiko du, eta nerabezaroan konplexuak diren gaiak jorratuko ditu, besteak beste, sexu harremanetan hastea, prebentzioa, zaintza eta babesa osasunaren ikuspuntutik. Hitzaldia hilaren 20an izango da, 17:30ean, alkateordetzan.