Euskara maila elkarrizketa bidez eta giro ez formalean praktikatu nahi dutenentzako Irungo Udaleko Euskara Sailak Mintzalagunaren barruko bi tailer antolatu ditu. Honakoak dira:
- Krema eta ukenduen tailerra, hilaren 17 eta 24an, 18:00etatik 20:00etara Udal Euskaltegian.
- Bitxigintza, apirilaren 28 eta 30ean, 18:00etatik 20:00etara Udal Euskaltegian.
Horietan izena eman nahi dutenek badute horretarako aukera, eta 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu behar dute.