Elkarretaratzea egingo dute 35/02 sumarioko auzipetuen alde
Idoia Arbelaitz, Landare eta 35/02 auzian daude beste auzipetu eta herriko tabernen alde elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak. Bihar izango da, 19:00etan, Herriko Plazan.
Bihar bukatuko da, hain zuzen, 35/02 auzia, Herriko Tabernena bezala ezagutua, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Defentsak atzo esan zuen ez zutela frogatu “militantzia bikoitzik” eta soilik HBkoa izanda ezin dela egotzi “erakunde terroristako kide” izatea. Zentzu horretan, absoluzioa eskatu zuen auzipetu denentzat.
Fiskaltzak, ordea, espetxe zigorrak eskatu zituen joan den ostiralean, nahiz eta hasierako eskaerak murriztu. Arbelaitzen kasuan bi urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen.