Iazko gazta dastaketa
Artzaintzaren iragana eta oraina izenburupean,
Ramon Lizeaga gaztagileak hainbat artisau gaztaren dastaketa gidatua egingo du igande honetan (hilak 16). Antzinako errezeten errekuperazioan aditua da Lizeaga. Dastaketaz gain, parte hartzaileek artzaintzak gure ingurunean eta kulturan duen garrantzia ezagutuko dute.
Ordu eta erdi inguruko saioa izango da igandekoa, 11:00etan hasita, Arditurriko Parketxean. Plaza mugatuak dira, hortaz, interesdunek izena aldez aurretik eman behar dute 943 49 50 69 edo 943 67 06 37 zenbakien bidez edo
posta elektroniko bidez. 8 euro ordaindu behar dute parte hartzaileek (5-12 urte bitarteko haurrek 5 euro).