Pasaiako Gazteria eta Kirola Departamentuak jakinarazi duenez zabalik da Aldundiko udalekuetan izena emateko epea. Hilaren 20ra arte dago izena emateko aukera, 7 eta 10 eguneko txandatan. Lehentasuna izango dute orain arte parte hartu ez duten haurrek. Udalekuak uztailean eta abuztuaren lehengo hamabostaldian izango dira, batzuk euskaraz, eta beste hainbat elebitan. Plazak apirilaren 3an zozketatuko dituzte, notario aurrean.
Bestalde, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzako Gazte oporraldietan izena emateko epea apirilaren 4ean zabalduko dutela iragarri du udalak.
Informazio gehiago
Interneten, edo eta Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuan lor daiteke Euskadi Etorbidearen 61. zenbakian, Udal Euskaltegiaren ondoan, 9:00etatik 14:00etara; edo 943 004 330 telefono zenbakira deituta.